Plaken tektonika

Sarrera

Plaken tektonika

Plaken tektonikaren adibide bat: Plaken tektonikaren adibide bat: Plaken tektonikaren adibide bat:
Japon plaka irudia Japon lurrikara mapa
Hego amerika irudia Hego amerika lurrikaren mapa
Indiako plaka irudia Indiako plaka lurrikaren mapa
duela 440 milioi urte
duela 420 milioi urte
duela 280 milioi urte
duela 80 milioi urte
duela 40 milioi urte
gaur egun
Ozeano-plaka dibergenteak - islandia irudia Ozeano-plaka dibergenteak - islandia mapa
atzera

Sarrera

Konbekzioa

Mantuko konbekzioa

Plaken tektonikaren motorea

Plaken arteko mugak

Ozeano-plaka vs. ozeano-plaka

Ozeano-plaka vs. kontinente-plaka

Kontinente-plaka vs. kontinente-plaka (1)

Kontinente-plaka vs. kontinente-plaka (2)

440 m.u. Baltika/Avalonia eta Laurentiaren arteko talka

420 m.u. Baltika/Avalonia eta Laurentiaren arteko talka

420-280 m.u. Appalacheak eta Uralak mendikateen eraketa

280-80 m.u. India plaka

80-40 m.u. India plaka

40 m.u. - Gaur egun Himalaia eta alpeak mendikateen eraketa

Ozeano-plaka dibergenteak: Ozeanoaren erdiko gandorrak (1)

Ozeano-plaka dibergenteak: Ozeanoaren erdiko gandorrak (2)

Ozeano-plaka dibergenteak: Ozeanoaren erdiko gandorrak (3)

Kontinente-plaka dibergenteak: Kontinente-riftak

Faila transformatzaileak (1)

Faila transformatzaileak (2)

atzera

Lurraren kanpoaldea batzuk besteekiko mugitzen ari diren plaka zurrunez (litosfera-plakez) osatuta dago. Litosfera-plaken mugimenduari plaken tektonika deritzo.

Plaken tektonikaren motorea mantuan gertatzen diren konbekzio korronteak dira. Goiko irudian su gainean dagoen lapiko bateko uraren konbekzio-mugimendua azaltzen da. Ura hondotik azalera mugitzen da, eta gero berriz hondora itzultzen da, gutxi gorabehera ibilbide zirkularra eginez. Horren zergatia honakoa da: lapikoaren azpialdean, uraren eta metalaren arteko ukipen-gainazalean, ura berotu egiten da. Ur beroa, goiko ur hotza baino arinagoa dena, gorantz mugitzen da. Aldi berean, azaleko ur hotz astuna hondoratu egiten da. Prozesu horrek lapikoaren azpialdea ura baino beroagoa den artean iraungo du.

Goiko irudian Lurraren zeharkako ebakidura ageri da. Lurraren nukleoaren tenperatura 5.000 0C-tik gorakoa da. Mantuaren azpialdeko zatiak berotu egiten dira kanpo-nukleo beroaren mugan. Mantuaren azpialdean berotutako materiala goiko zatietakoa baino arinagoa da. Beraz, mantuaren azpialdeko materiala gorantz mugitzen da eta aldi berean goiko zatietako material hotzagoa hondoratu egiten da. Mantuko materiala gutxi gorabehera patroi zirkularrak eginez mugitzen dela uste da, eta mantuko konbekzio-zelulak deritze.

Irakiten ari den lapiko bete uretan plastiko-zati batzuk botatzen badituzu, plastiko-zatiak gora eta behera, biraka, mugitzen ikusiko dituzu, irakiten ari den uretan dauden korronteak direla eta. Era berean, Lurraren litosfera-plakak mantuko konbekzio-korronteen eraginez mugitzen dira. Plakak mugiarazten dituzten beste bi mekanismo deskribatuko ditugu jarraian.

Ozeanoaren erdiko gandorrek 4.000 metroko altuera duten itsaspeko mendikateak sortzen dituzte. Bere tenperaturagatik, ozeanoaren erdiko gandor inguruko litosfera gandorretik urrunago dagoen litosferarekiko altxatua dago. Ozeanoaren erdiko gandor azpiko litosfera-mantua urrunago dagoen litosfera-mantua baino beroagoa eta arinagoa da. Beraz, ozeanoaren erdiko gandor inguruko litosfera beroak urrunago dagoen litosfera hotzagoak baino gehiago flotatzen du azpiko mantuan. Altxatze horrengatik indarrak sortzen dira ozeanoaren erdiko gandorreko lurrazaletik urrunago dagoen lurrazalaren gainean. Indar horiek litosfera-plakak bultzatzen dituzte, ozeanoaren erdiko gandorretik urrunduz.

Subdukzio-zonan, subdukzioa jasan duen zatiak oraindik subdukzioa jasan ez duen plakaren zatia arrastatzen du. Horrela, mantu azpiko korronteetan sartzen dira litosfera-plakak, ozeanoaren erdiko gandorretan atzetik bultzatzen zaie eta subdukzioa jasan duten zatiek aurretik arrastatzen dituzte.

Irudian, bata bestearekiko mugitzen diren bi plaken artean dauden hiru muga motak azaltzen dira: 1) Plakak elkarrengandik aldentzen, urruntzen ari dira, 2) plakak elkarrengana hurbiltzen ari dira, talka egiten dute, eta 3) plakak paraleloki mugitzen ari dira, baina aurkako norantzan. Jarraian ikus dezakezunez, hiru muga mota horiek litosferako plaketan ikus daitezke.

Bi plaka elkarrengana hurbiltzen ari direnean, konbergentzia gertatzen ari dela esaten dugu. Hiru mota daude: 1) ozeano-plaka vs. ozeano-plaka, 2) ozeano-plaka vs. kontinente-plaka, eta 3) kontinente-plaka vs. kontinente-plaka. Japonia hiru litosfera-plaken arteko mugatik gertu dago. Barea plaka Eurasia plakaren azpian subduzitzen da (eskualde horretan, plaka biak ozeanikoak dira). Subdukzioan, galdatze partziala gertatzen da sakoneran, bai subdukzioa jasan duen zatian, baita bere gaineko mantuan ere. Urtutako material gehiena azaleratzen da sumendien bidez. Mekanismo horren bidez, subdukzio-zonaren gainean uharte bolkanikoak etengabe eratzen dira. Geologian, uharte horiei uharte-arku deritze. Beraz, Japonia uharte-arku bat da.

Mapan 1975-1995 artean Japonia inguruetatik gertu erregistratutako lurrikarak azaltzen dira. Puntu bakoitzak lurrikara bat adierazten du. Puntuaren koloreak lurrikararen sakonera adierazten du. Ohartu sakonera gutxieneko lurrikarak ekialdean gertatzen direla (puntu laranjak eta horiak); mendebaldean, aldiz, lurrikaren sakonera handiagotzen doa. Ekialdetik mendebaldera eginiko ebakiduran, lurrikaren fokuen sakonerek subdukzioa jasan duen zatiaren sakonera islatzen dute.

Hego Amerikako mendebaldeko kostaldean Nazka ozeano-plaka Hego Amerika kontinente-plakaren azpian subduzitu da. Egoera geologiko mota hori, Japonia inguruko eskualdeko egoera geologikoaren antzera, jarduera bolkaniko handiarekin lotuta dago.

Mapan 1975-1995 artean Hego Amerikan erregistratutako lurrikarak azaltzen dira. Sakonera gutxieneko lurrikarak mendebaldeko kostaldean gertatzen dira. Ekialdean, aldiz, gero eta sakonagoak. Egoera horretan ere, lurrikararen sakonerak subdukzioa jasan duen zatiaren sakonera adierazten du.

Subdukzio-zonetan lurrazal ozeanikoa mantuko sakonera handietara garraitua izaten da. Hori gertatzen da lurrazal ozeanikoak dentsitate erlatiboa handia duelako. Lurrazal kontinentalak, aldiz, dentsitate askoz txikiagoa du. Hori dela eta, lurrazal kontinentala ezin da subduzitu. Animazioan azaltzen da subdukzio-zonetan lurrazal ozeanikoa nola suntsitzen den. Azkenean, hurbiltzen ari diren bi kontinenteak elkartzean, subdukzioa gertatzen da; kontinenteek talka egiten dute.

Duela 225 milioi urte, India Australiako kostaldetik gertu zegoen irla handia zen. Thetys itsasoak, ozeano zabal batek, India eta Asiako kontienenteak banatzen zituen. Pangea zatitu zenean, duela 200 milioi urte inguru, India iparralderantz mugitzen hasi zen. Duela 40-50 milioi urte inguru Indiak Eurasia kontinentearen aurka talka egin zuen. India kontinentearen iparraldeko zatiak Eurasia kontinentearen azpira bultzatuak izan ziren eta horrek lurrazala loditzea eragin zuen; Himalaia mendikatea sortu zen. Bi kontinenteen arteko talka oraindik ez da amaitu. India kontinentea oraindik iparralderantz mugitzen ari da eta Himalaiak altxatzen jarraitzen du, urtean cm bat baino gehiago.

Mapan, 1975-1995 aldian eskualdean erregistratutako lurrikarak ageri dira. India plakak Eurasia plakarekiko dituen mugimenduekin erlazionatuta daude lurrikarak.

Irudian ikus daiteke Lurreko litosfera-plaka batzuk non zeuden duela 440 milioi urte. Hego Amerika plaka, Afrika plaka, Australia plaka, India plaka eta Antartika plaka elkartuta zeuden, eta Gondwana megakontinentea osatzen zuten. Baltika kontinentea, Eskandinavia barne zuela, eta Laurentia (gaur egungo Ipar Amerika plakaren zati gehienak hartzen zituena) Gondwanatik bananduta zeuden. Avalonia Laurentiarantz luzatzen zen Baltikako lur zati estua zen.

Laurentiaren arteko talkak Kaledoniar mendikatea sorrarazi zuen. Mendikate horren arrastoak Eskandinavian aurki daitezke oraindik. Orogenia horri sarritan Kaledoniar orogeniaren Eskandiar fasea esaten zaio. Avalonia eta Laurentiaren arteko talkari, berriz, Acadiar orogenia deritzo. AEBko ekialdean dagoen Appalacheak mendikatearen zati batzuk orogenia horretan eratu ziren.

Geroago, Karbonifero periodoan, Larussiak (Baltika/Avalonia eta Laurentiaren arteko talkaren ondorioz sortutako kontinenteak) Gondwanarekin talka egin zuen; Pangea megakontinentea eratu zen. Talkak Appalacheak eratzea eragin zuen. Orogenia horri Allegheniar orogenia deritzo. Gutxi gorabehera garai berean Uralak sortu ziren.

Ondoren, Pangea kontinentea zatitu zen; Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika, Australia, India, Antartika eta Eurasia plakak elkarrengandik aldentzen hasi ziren. Bereziki Indiaren mugimenduaz jabetu.

Geldiune txiki bat egingo dugu India eta Eurasia plakek elkar jo baino lehen. Garai horretan orogenia hasia zegoen. Afrika plaka Eurasia plakarekin batera higitzen ari zen. Afrika eta Eurasia plaken artean zueden mikrokontinente ugari Eurasia plakaren gainera bultzatuak izan ziren eta horren ondorioz Alpeak eratu ziren.

India eta Eurasia plaken arteko talka orain dela 50 milioi urte hasi zen, Himalaia mendikatea sortuz. Alpetar orogeniaren faserik biziena duela 20 milioi urte gertatu zen.

Litosferako bi plaka elkarrengandik urruntzen ari direnean dibergenteak direla esan ohi da. Goiko irudian ozeanoaren erdiko gandorrean urruntzen ari diren bi ozeano-plaka azaltzen dira. Ozeanoaren erdiko gandorraren azpia ohiko mailatik gora dago. Hori dela eta, astenosferako materialek galdatze partziala jasaten dute eta magma basaltikoa eratzen da. Eratu ostean, magma gorantz mugitzen da azaletik kilometro gutxira dagoen magma-gordailu batera. Bi plakak elkarrengandik urruntzen direnean, bien arteko hutsunea berehala magma-gordailutik igotako magmarekin betetzen da. Magma kristalizatu egiten da eta lurrazal ozeaniko berria sortzen du.

Lurrazal ozeanikoaren ezaugarrietako bat da lau motatako arroka sekuentzia agertzea: pillow laba, dikea, gabro eta arroka ultramafikoa. Azeleramenduetan horrelako sekuentziak egonez gero, azeleramenduko arrokak lurrazal ozeaniko zahar batenak direla ondoriozta daiteke. Pillow laba, dikea, gabro eta arroka ultramafikoaren sekuentziari ofiolita deritzo. Pillow labaren gainean arroka sedimentarioak egon ohi dira. Arroka horiek ozeano-hondoan metatutako sedimentuen adierazle dira.

Ipar Amerikako plaka Eurasia plakarekiko mendebalderantz mugitzen ari da mantsoki. Litosferako bi plaken arteko mugari Atlantikoaren erdiko gandorra deritzo. Lurrazal ozeaniko berria etengabe sortzen da Atlantikoaren erdiko gandorrean. Ozeanoaren erdiko gandorrak Islandia zeharkatzen du. Islandiako mendebaldea Ipar Amerika plakakoa da eta ekialdea, aldiz, Eurasia plakakoa. Bi plakak elkarrengandik urruntzen ari direnez, Islandiaren zabalera urtean 2 cm handitzen da.

Mapan, eskualdean 1975-1995 aldian erregistratutako lurrikarak azaltzen dira. Ozeanoaren erdiko gandorrean azaleko lurrikarak soilik gertatzen dira.

Afrika plakaren eta Somalia plakaren arteko mugari Eki-Afrikako rifta deritzo. Litosferako bi plakak elkarrengandik urruntzen ari dira. Bi kontinente-plaka elkarrengandik urruntzen ari direnean kontinente-rifta sortzen da. Kontinente-riftaren azpian, mantuan, galdatze partzialaren bidez magma sortzen da. Beraz, kontinente-riftak bulkanismoarekin erlazionatuta daude.

Afrika plakak eta Somalia plakak etorkizunean bata bestearengandik urruntzen jarraitzen badute, bi kontinenteen artean ozeano bat sortuko da.

Mapan, eskualdean 1975-1995 aldian erregistratutako lurrikarak azaltzen dira.

Litosferan zehar hedatzen diren labaintze-norabideko failei faila transformatzaileak deritze.

San Andres failak, ziur aski munduko faila ezagunenak, Barea plakaren eta Ipar Amerikako plakaren arteko muga osatzen du. Beraz, San Andres faila transformatzailea da. Barea plaka Ipar Amerika plakarekiko ipar-mendebalderantz mugitzen da, urteko 5-6 cm-ko abiaduran.

Mapan, San Andres failan zehar 1975-1995 urteen artean erregistratutako lurrikarak azaltzen dira. Faila transformatzaileetan azaleko lurrikarak soilik gertatzen dira.