Paleomagnetismoa

Sarrera

Paleomagnetismoa

Plaken tektonikaren adibide bat: Plaken tektonikaren adibide bat: Plaken tektonikaren adibide bat:
atzera

Sarrera

Hipotesia teoria bilakatzen

Itsas hondoaren adina: Duela 200 milioi urte

Itsas hondoaren adina: Duela 140 milioi urte

Itsas hondoaren adina: Etengabe

Zabaltzea (1)

Zabaltzea (2)

Zabaltzea (3)

Zabaltzea (4)

Zabaltzea (5)

Zabaltzea (6)

atzera

Mundu osoko ozeano hondoaren zulatze programa zabalarekin ikertzaileek lurrazal ozeaniko basaltikoaren eta bere gaineko sedimentu edota arroka sedimentarioen laginak lortu zituzten. Lagin haiek datatu egin ziren.

Bigarren Munduko Gerratearen ondoren ozeano hondoaren azterketa sakona egin zen. Epe laburrean Atlantikoaren erdiko gandorra eta beste ozeanoen erdiko gandor batzuk aurkitu ziren. Atlantikoaren erdiko gandorra Ozeano Atlantikoaren iparraldetik hegoalderaino jarrai daitekeen itsaspeko mendikatea da. Irudiko kolore horiak eta laranjak sakonera gutxiagoko itsa hondoa adierazten dute; urdin koloreak, aldiz sakonera handikoak. Ohartu, Hego Amerika eta Afrikaren arteko ozeanoaren erdiko gandorrak buruhausgarri handiaren bi piezak zehatz-mehatz non ipini behar diren erakusten du.

Mundu osoko ozeano hondoaren zulatze programa zabalarekin ikertzaileek lurrazal ozeaniko basaltikoaren eta bere gaineko sedimentuaren edota arroka sedimentarioen laginak lortu zituzten. Lagin haiek datatu egin ziren.

Duela 200 milioi urte, Afrika eta Hego Amerika elkarren ondoan zeuden. Urdin ilun kolorea duten zatiak, gaur egun itsas-mailatik behera dauden eremuak dira.

Duela 140 milioi urte, kontinenteak banatzen hasi ziren. Berdez adierazitako eremuaren adina 100 eta 140 miloi urte bitartekoa da.

Atlantiko erdiko ozeano-gandorretik, lurrazal ozeanikoa etengabe sortzen ari da, kontinenteen arteko distantzia handituz.

Itsas hondoko magnetismoa aztertuz lurrazaleko plaka tektoniko handiak nola mugitu diren jakin daiteke. Informazio honek plaken tektonikaren teoria onartzean garrantzi handia izan duelarik.