Arroken zikloa
Magmatikoak
Metamorfikoak
Sedimentarioak
Magmatikoak
Metamorfikoak
Sedimentarioak
Magmen hoztea eta solidifikazioa dela eta sortzen diren arrokak ARROKA MAGMATIKOAK deitzen dira.
Hoztea gertatzen deneko inguruaren arabera izan daitezke: Bolkanikoak: kanpoaldean, gainazalean hozten badira.
Plutonikoak: barrualdean kristalizatzen badute.
Hoztea gertatzen deneko inguruaren arabera izan daitezke: Bolkanikoak: kanpoaldean, gainazalean hozten badira.
Plutonikoak: barrualdean kristalizatzen badute.
- Aiako Harria
- Errigoitiko meategia
Plutonikoak oso gogorrak izaten dira eta granitoa, adibidez, sukaldetako enzimerak egiteko erabiltzen da.
Edozein arrokak presio eta tenperatura handiak jasaten dituenean bere mineraletan aldaketak jasaten ditu
eta beste arroka mota batetan bihurtzen da:
ARROKA METAMORFIKOA.
Metamorfismoa egoera solidoan gertatzen da, hau da, eraldaketak arroka urtzera iritsi barik gertatzen dira.
ARROKA METAMORFIKOA.
Metamorfismoa egoera solidoan gertatzen da, hau da, eraldaketak arroka urtzera iritsi barik gertatzen dira.
Marmola eskulturan eta etxeak apaintzeko erabili izan da. Arbela berriz, Piriniotako etxeetan teilatua egiteko erabilia izan da.
Buztina, harea, legarra, landare eta animalien hondakinak edo hauspe kimiko ugari lekurik baxuenetan
pilatzen dira etengabe geruzetan.
Diagenesi deritzon prozesu multzo batek (trinkotzea eta zementazioa, sedimentuak litifikatzea -arroka bihurtu-) sedimentuak eraldatzen ditu:
ARROKA SEDIMENTARIOAK.
Diagenesi deritzon prozesu multzo batek (trinkotzea eta zementazioa, sedimentuak litifikatzea -arroka bihurtu-) sedimentuak eraldatzen ditu:
ARROKA SEDIMENTARIOAK.
- Jaizkibel
- Irunberri
Kareharria karea egiteko erabili izan da, bai eta etxeak egiteko ere; baserrien izkinako arrokak kareharrizkoak izan ohi dira.