Arroken deformazioa

Sarrera

Arroken deformazioa

Arroken deformazioaren adibide bat: mendia Arroken deformazioaren adibide bat: sedimentazioa Arroken deformazioaren adibide bat: lehorra
atzera

Sarrera

Lurrazala deformatzen duten indarrak

Lurrazala: deformazio hauskorra

Lurrazala: deformazio moldakorra

Failak

Faila normala

Horst eta graben

Alderantzizko faila

Urratze-faila

San Andres faila

Tolesen sorrera

Toles baten zatiak: Alpea / Gontza / Plano axiala

Sinklinala eta antiklinala

Toles simetrikoa

Toles makurra (asimetrikoa)

atzera

Lurrazalaren kanpoaldea osatzen duten litosferako plakak etengabe mugitzen ari dira. Plaken ertzetan, plakak talka egiten edota urruntzen ari diren lekuetan, lurrazala indar handien eraginpean dago. Indar horiek arroken deformazioaren eragileak dira, hausturak, failak eta tolesak barne.

Lurrazala deformatzen duten indarrak hiru motatakoak izan daitezke: konpresio-indarrak, trakzio-indarrak eta zizaila-indarrak. Konpresio-indarrek lurrazala uzkurtarazten dute, trakzio-indarrek, aldiz, luzarazi egiten dute. Zizaila-indarrak lur zati bati zeharkako norabidean eragiten dioten eta elkarren aurkako noranzkoa duten indarrak dira.

Lurrazaleko goiko mailetan tenperatura baxua da eta deformazio indarrak ezartzen direnean, lurrazalean failak sortzen dira. Alderantzizko failak konpresioz eratzen dira (ezkerrean), urratze-failak zizailaz (erdian) eta faila normalak estentsioz (eskuinean).

Lurrazaleko beheko mailetan, berriz, tenperatura altua da eta lurrazalak deformazio moldakorra jasaten du. Konpresio-indarrek tolesak sortzen dituzte eta trakzio-indarrek, aldiz, arrokak mehetzen eta luzatzen dituzte. Zizaila-indarrek zizaila-eremuak sortzen dituzte.

Lurrazaleko bi bloke bata bestearekiko mugitzen direnean, beraien artean faila sortzen da. Failen sorrera oso prozesu azkarra da eta lurrikarekin erlazionatuta dago.

Failak lurrazalaren konpresioan, estentsioan eta zizailan era daitezke. Animazioan lurrazalak trakzio-indarrak jasaten dituenean gertatzen dena azaltzen da.

Horst eta graben egiturak arruntak dira hainbat faila normalek lurrazala deformatu duten eskualdeetan. Animazioan egitura horien sorrera azaltzen da. Horst eta graben egiturak arruntak dira Ipar Itsasoan.

Lurrazalak konpresio indarrak jasaten dituenean sortzen diren failei alderantzizko faila deritze. Faila geruza horizontal sedimentarioz osatutako arrokan sortzen bada, gaineko blokea oin-blokearekiko igo egiten da eta arroka zaharrak arroka gazteen gainera zamalkatzen dira faila-planoan zehar. Ohartu hori failadura normalean gertatzen denaren aurkakoa dela.

Animazioan urratze-faila bat azaltzen da. Plaken ertzetan litosferako plakak ebakitzen dituzten urratze-failei transformazio-failak deritze. Faila horiek gehienetan lurrazal ozeanikoetan gertatzen dira.

San Andres failak, ziur aski munduko egitura geologikorik ezagunenak, Pazifikoko plakaren eta Ipar Amerikakoaren arteko muga zehazten du. Beraz, San Andres faila Lurrean agerian dagoen transformazio-faila da. Pazifikoko plaka Ipar Amerikako plakarekiko ipar-mendebalderantz ari da mugitzen urtean zentimetro gutxi batzuetako abiadurarekin.

Marrazkian geruzez osatutako arroka sedimentarioa irudikatzen da. Geruza marroiek granate-mika eskistoa irudikatzen dute eta geruza horiak, aldiz, kuartzita.

Arroka konpresio-indarrak jasatearen ondorioz deformatu egiten da. Deformazioaren emaitza tolestutako arroka da.

Toles batek alpe izeneko bi alde ditu. Tolesaren gontza bi alpeak elkartzen diren lerroa da. Irudian batera tolestu diren hainbat arroka motatako lau geruza azaltzen dira. Toles bakoitzeko gontza-lerro bat adierazi da.

Toles baten plano axiala elkarren segidan tolestutako geruzen gontza-lerroak biltzen dituen gainazala da.

Arroken segida bat gora begira dagoela esango dugu segidako geruza gazteena goian eta zaharrena hondoan baldin badago. Irudiari dagokionez, arroka-segida gora begira dagoela baldin badakigu, altxatu diren tolesaren zatiak antiklinal izenda daitezke eta kontrako zatiak, aldiz, sinklinal.

Toles batean gainazal axialaren alde bateko alpea kontrako aldekoaren irudi espekularra bada, tolesa simetrikoa dela esan genezake.

Honako toles hauek, aldiz, asimetrikoak dira.