Translazioa - Urtaroak

Udararen hasieran izaten dira urteko egun luzeena eta gau motzena. Egunak luzeak eta beroak dira.

Udazkenaren hasieran, egunen eta gauen iraupena berdina izaten da; Urtaroaren bukaeran, egunak gero eta laburragoak eta hotzagoak dira. Euriteak ere ugariak dira.

Neguaren hasieran, urteko gau luzeena eta egun motzena izaten dira. Egunak laburrak eta gauak luzeak dira. Prezipitazioak elur moduan izan daitezke.

Udaberriaren hasieran, egunen eta gauen iraupena berdina da. Denbora aurrera joan ahala, egunak gero eta luzeagoak dira. Tenperaturak leundu egiten dira eta euria egiten du.